Familien Ametsa

Ikas Komunitate bat garen aldetik, lau-bost urtez behin gutxi gora behera, gure komunitateko  arlo  guztietan emaitzak hobetzearren  zenbait  ekintza gauzatzen ditugu. Horietako eta garrantzitsueneko bat  ametsaren fasea da. 

 

Fase honen helburua  komunitate osoaren ametsak jasotzea da,  komunitateko ahots guztiak kontuan hartuz eta ikasleentzat amesten den eskola gure seme-alabentzat amesten dugun eskola berbera dela aintzakotzat hartuz, hori guztia IPI Sansomendi kalitatezko eskola bilakatzeko. 

 

Oso garrantzitsua da komunitate osoak amets egitea, parte hartzea eta bere idealak partekatzeko aukera izatea, betiere hezkuntza hobetzeko helburu argiarekin.

 

Irakasleok jada, idatzia dugu gure ametsa, eta, oraingoan familien garaia da,  horretarako otsailaren 27tik martxoaren 7ra arte sentsibilizaio fasean murgilduta ibiliko gara. Familien parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu eta horretarako gure komunitateko txikienentzat jaialdi bat prestatu da, martxoaren 7an alegia, faseari bukaera eman eta bertan familien amets guztiak jasotzeko.

 

Zuen parte hartzea interes handikoa dela esan beharrik ez dago eta jarduera lanorduetatik kanpo dagoela jakin badakigu, baina ezin izan da beste tarterik topatu, izan ere, oraingoan familien asebetzea izan dugu ardatz. Jaialdira azaltzen zaratenak besozabal hartuko zaituztegu eta ezin duzuenei jakin erabat ulergarria dela une horretan egon ezin izatea.

 

Eskerrik asko aldez aurretik egiten ari zareten lanagatik!

 

Zuzendaritza taldea eta Ametsaren Batzordea