Hedatze
Hedatze proiektuak ikastetxeaten ordutegia zabaltzea ahalbidetzen digu, goizeko saioetan materia kurrikular edo heziketa formala eskeiniz eta arratsaldean berriz jarduera erakargarriagoak eskeiniz. Ikasleek eskola orduetatik kanpo ere konpetentziak eskuratzea bultzatzen du, autonomia landuz eta eskola giroa hobetuz, izan ere ordu lektiboetan gutxiago lantzen diren gaitasunak jorratu ahal izaten dira eremu hauetan, autoestimua hobetuz, norberaren burua ezagutuz eta autonomia landuz, eguneroko lanak antolatzen ikasiz...
Antolamenduari eskeintzen zaion denbora:
Astelehen, astearte eta ostegunetan liburutegia 15:00etatik 17:00etara dago zabalik, gutxienez bi irakasleek kudeatzen dutelarik, bertan berreskuratze lanak, etxerako lanak, errefortzu lanak... egiteko aukera izaten du ikaslegoak.
DBHko ikasleen tutoretza jardueran astelehen, astearte, eta ostegunetan izaten dira 15:00etatik 16:00etara, DBHko talde bakoitzak aipaturiko egunetariko bat eta LH edo HHko talde bat du esleituta.
Arratsaldeko bigarren zatian, 16:00etatik 17:00etara alegia, tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute.
HEDATZE 22-23
- Hasiera urriak 3 maiatzak 31ra arte |