Edukira joan

 

Urtekariak salgai! Idazkaritzan galdetu, lehen hezkuntzan

 

BAGOAZ!

Hemendik aurrera publikatzen dugun oro plataforma honetan egongo da:

IPI SANSOMENDI SITE - EUSKERA

IPI SANSOMENDI SITE - CASTELLANO

Ondo segi.

IPI Sansomendi

Aupa familia!

A partir de ahora publicaremos la información del centro en esta plataforma:

IPI SANSOMENDI SITE - EUSKERA

IPI SANSOMENDI SITE - CASTELLANO

Un saludo.

Proyecto STEAM

1. eta 2. mailetako ikasleak Gesaltza Añanan

Stop-Motion

Plastikan Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia obra lantzen ibili gara azken hilabeteetan. Artelan honetan oinarrituz, 3. mailako ikasleek eskultura bat egin dute, eszenatoki bat  montatu dute eta "stop motion" aplikazioarekin bideo laburra egin dute.

Hemen ikusgai dauzkazue Lilia Ohanova eta Lidia Jiménez ikasleen bideoak.

 

 

Eskola-patioa Naturalizatzea

Proiektu berri bat dugu esku artean. Natura gure patioan txertatu nahi dugu, ikasteko, gozatzeko eta naturarekin harremanetan jartzeko aukera emango diguten espazio inklusibo eta osasungarriak sortuz.

 

Salburuara Txangoa

Lehen Hezkuntzako lehen mailako txikiek Salburua bisitatu dute eta primeran pasatzeaz gain, argazki ederrak oparitu dizkigute.

 

 

Tailer berriak HEDATZE-n !!

HH 3 urtekoak liburutegian!!

Kaixo guztioi!!

 
Ihauteri osteko asteartean, gizarte etxeko liburutegian egon ginen. Zeinen ondo pasatu genuen orri markaitzailea margotzen eta bertako ipuin interesgarriak entzuten. 
 
Ipuinak, gure altxorrak!! 
 
Animatu, eta gerturatu gizarte etxeko liburutegira. 
 

Familien Ametsa

Ikas Komunitate bat garen aldetik, lau-bost urtez behin gutxi gora behera, gure komunitateko  arlo  guztietan emaitzak hobetzearren  zenbait  ekintza gauzatzen ditugu. Horietako eta garrantzitsueneko bat  ametsaren fasea da. 

 

Fase honen helburua  komunitate osoaren ametsak jasotzea da,  komunitateko ahots guztiak kontuan hartuz eta ikasleentzat amesten den eskola gure seme-alabentzat amesten dugun eskola berbera dela aintzakotzat hartuz, hori guztia IPI Sansomendi kalitatezko eskola bilakatzeko. 

 

Oso garrantzitsua da komunitate osoak amets egitea, parte hartzea eta bere idealak partekatzeko aukera izatea, betiere hezkuntza hobetzeko helburu argiarekin.

 

Irakasleok jada, idatzia dugu gure ametsa, eta, oraingoan familien garaia da,  horretarako otsailaren 27tik martxoaren 7ra arte sentsibilizaio fasean murgilduta ibiliko gara. Familien parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu eta horretarako gure komunitateko txikienentzat jaialdi bat prestatu da, martxoaren 7an alegia, faseari bukaera eman eta bertan familien amets guztiak jasotzeko.

 

Zuen parte hartzea interes handikoa dela esan beharrik ez dago eta jarduera lanorduetatik kanpo dagoela jakin badakigu, baina ezin izan da beste tarterik topatu, izan ere, oraingoan familien asebetzea izan dugu ardatz. Jaialdira azaltzen zaratenak besozabal hartuko zaituztegu eta ezin duzuenei jakin erabat ulergarria dela une horretan egon ezin izatea.

 

Eskerrik asko aldez aurretik egiten ari zareten lanagatik!

 

Zuzendaritza taldea eta Ametsaren Batzordea

 

Los alumnos de DBH 2°B de IPI Sansomendi han visitado la redacción de DNA

Una experiencia valiosa para los estudiantes, ya que les ha dado una visión detallada de cómo funciona un periódico

 Los alumnos de DBH 2°B de IPI Sansomendi han visitado la redacción de DNA Cedidas

 

Los estudiantes de DBH 2ºB del IPI Sansomendi de Vitoria han visitado este jueves la redacción de Diario de Noticias de Álava con el objetivo de aprender sobre el proceso de producción de un periódico.

Durante la visita, han tenido la oportunidad de ver cómo se escriben, editan y publican las noticias en el periódico. También han podido conocer a los periodistas y ver cómo trabajan en sus diferentes roles.

Los alumnos de DBH 2°B de IPI Sansomendi han visitado la redacción de DNA

Los alumnos de DBH 2°B de IPI Sansomendi han visitado la redacción de DNA Cedida

Además, los estudiantes han aprendido sobre el lenguaje y la estructura de los artículos periodísticos. Se les ha enseñado sobre la importancia de la objetividad y la veracidad en el periodismo, y cómo se busca siempre la verdad en las noticias.

Los estudiantes también han podido ver cómo se diseña y maqueta el periódico, cómo se prepara para su impresión y cómo se manda a rotativa para su distribución.

En general, la visita ha sido una experiencia valiosa para los estudiantes, ya que les ha dado una visión detallada de cómo funciona un periódico, y les ha enseñado sobre la importancia del periodismo en la sociedad. Los estudiantes han regresado a su escuela con una mejor comprensión de la importancia de la comunicación y la información en nuestra sociedad.

Barnetegia

6.mailako ikasleak Hondarribiako Barnetegian gaude. Zoragarria izaten ari da egonaldia. Ekintza dibertigarriak egiten ari gara. Besteak-beste, sukaldariak izan gara eta gailetak egin ditugu etxera eramateko.  Gurekin dauden begiraleak jator-jatorrak dira eta barre pila egiten ari gara. 

Logela politak ditugu eta oheak oso erosoak dira. Otorduekin goxatzen gabiltza, goxo-goxo dago jaten dugun guztia! 

Gainera, herria zoragarri polita da. Itsasoa ikusi dugu eta hondartza ingurutik ere paseotxo bat eman dugu.
Euskaraz etengabe hitz egiteko aukera izatea benetako oparia da. Horrelako aukerak aprobetxatu behar ditugu.

 

Familia eta lagunak faltan bota arren, gustora asko pasatuko genituzke egun batzuk gehiago Hondarribitik!

 

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna izan zen eta Sansomendin ere, ospatu genuen. 
 
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut! 
 

Irakurlagun 2. eta 6. mailak

Aurtengoan ere Irakurlagun proiektua jarri dugu martxan. Gure ikasleak irakurketan motibatzeko eta trebatzeko asmoz lehen hezkuntzako ikasle helduenak, 6.mailakoak, txikiagoekin, 2.mailakoekin, elkartzen dira. Zoragarria da elkarrekin irakurtzen gaudenean gure geletan sortzen den giroa!
 
 
 
 
 

Zabalganako ludoklubera irteera

Lehen Hezkuntzako 6.mailako taldekoak Zabalganako ludoklubera hurbildu ginen. Egin ziguten harrera ezin hobea izateaz gain, esperimentuak egin ondoren bertako jokoekin jolasteko aukera eman ziguten. Goiz zoragarria pasatu genuen elkarrekin!
 

Sukaldaritza tailerra: TXURROAK

Neguko hotzari aurre egiteko aste honetan txurroak txokolatearekin egin ditugu. Ekipo ederra osatzen dugunez, lana banatu dugu. Juanfe, Carlos, Eze eta Andersonek orea egin dute, Andreak eta Raquelek txurroak frijitu dituzte, eta Pascual eta Amin txokolatea egiteaz arduratu dira. 

TXURROAK

OSAGAIAK:

  • Katilu bat hirin
  • Katilu bat ur bero
  • Gatza
  • Sobre erdi legamia
  • Olioa
  • Azukrea

Nola egin:

  • Lehenengo, katilu batean ura berotzen jarriko dugu irakin arte.
  • Hirina, legamia eta gatza katilu handi batera bota, ura gehitu eta ondo nahastu.
  • Zartagin batean olio nahikotxo bota eta ondo berotu.
  • Txurrera orez (masa) bete eta zartaginean txurroak frijitzen hasi.
  • Frijituta daudenean erretilu (bandeja) batean jarri sukaldeko paperaren gainean koipea kentzeko eta gainetik azukrea bota.
  • Ondoren, nahi baduzu, txokolatetan buztita jan.

On egin!

OMR Hautagaien behin betiko zerrenda

Barazki Quichea

Ostegunean, azaroak 24an, berriz ere elkartu ginen sukaldaritza tailerrean. Oraingoan barazki quicheak prestatu genituen. Khadija, Anan, Ousseynu, Andrea, Juan Fe, María, Pascual, Eze eta Amin fin-fin ibili ziren lanean!

Onena gero heldu zen, quicheak jan genituenean. Gainera ikasle hauek oso jatorrak direnez, irakasle, garbitzaile, Juanjo eta ikaskideekin partekatu zuten egindakoa.

 

QUICHÉ DE VERDURAS

OSAGAIAK

Ore hautsia 
Kalabazina
Tipula
Txanpiak
200gr esnegain
3 arrautza
Gazta arraspatua
Oliba olioa
Gatza eta piperbeltza
Gurina

NOLA EGIN

Berotu labea 180º -tara
Barazkiak dado txikitan zatitu.
Zartagin batean olioa bota eta bero dagoenean tipula eta gatz pixka bat bota.
Tipula pixka bat eginda dagoenean, txanpiak gehitu eta 3-4 minututara kalabazina.
Barazkiak biguntzen direnean, sua itzali eta geroko gorde.
Molde bat gurinaz igurtzi eta ore hautsia jarri. Sardexka batekin zulatu, labean ez igotzeko.

Moldea labean sartu, 10 minutuz.

Bitartean bol batean esnegaina eta arrautzak irabiatu. Barazkiak eta piperbeltza gehitu eta behar izanez gero gatza ere bai.

Moldea labetik atera eta rellenoa bota, gazta gainetik bota eta labean sartu beste 30 bat minutuz.
 

Ondoren jan,

¡ON EGIN!

 

 

Pianojolea Haur Hezkuntzan

Zer moduz??? 
 
Gu oso pozik gaude!! Pianojolea etorri da gurekin jolastu eta abestera. 
 
Zoragarria izan da!!! 
 
Oso ondo pasatu dugu eta asko gustatu zaizkigu bere abesti eta jolasak. 
 
Berriz ikusteko irrikitan gaude! 
 
Laster arte.
 

Hedatzeko Sukaldaritza tailerra

MAGDALENAK

OSAGAIAK:

  • 150gr Hirin integrala.
  • 150gr Azukre beltz edo panela
  • 70gr oliba olio
  • Goilarakadatxo 1 legamia (levadura)
  • 3 arrautza

Nola egin:

  • Berotu labea 180 º ra.
  • Irabiatu (batir) arrautzak azukrearekin.
  • Gehitu olioa eta irabiatu.
  • Bahetu (tamizar) hirina eta legamia eta nahastu ondo beste osagaiekin.
  • Paperezko moldeak prestatzen dituzun bitartean utzi orea jalkitzen (reposar)
  • Aukeran, gehitu oreari txokolate pepitak edo kakaoa edo biak.
  • Bete moldearen 3/4ak  oreakin eta gainetik bota azukre pixka bat.
  • Sartu madalenak labean 20 bat minutuz edo eginda egon arte.
  • Atera labetik eta utzi hozten rejilla baten gainean.

Ondoren jan, ON EGIN!

 

 

Niño Pensador

Urriaren 24tik 28ra artearen astea ospatu dugu IPI Sansomendiko etapa guztietan. Honetan “Niño Pensador” artelana landu dugu geletan gero arte tertulia bat eskulturaren inguruan egin ahal izateko. Oso interesgarria izan da eta beti bezala asko ikasi dugu. 

Egilea Casto Solano da, Iqbal Masih umearen omenez egin zuen eskultura hau. 12 urte zituela Pakistango tapizen mafiak erail zuen. Lau urte zituen bere familiak 600 rupiaren truke (10 €) alfonbra-lantegi baten jabearen eskuetan utzi zuenean. Haurra jipoitu eta kateatu zuten. 1992an haur esklabuak salbatzen zituen erakunde batek askatu egin zuen. Eskolara joaten hasi zen eta umeen eskubideen alde publikoki hitz egiten hasi zen. 1994an sari bat eman zioten umeen eskubideen alde lan egiteagatik. Hurrengo urtean, apirilaren 16an tiroz hil zuten.

Gasteizeko kaleetan Casto Solanoren artelan batzuk ikus ditzagu, hala nola: Libertad, El hombre del arco iris, El minotauro, Niño pensador, Monumento a Ken Follet, Equilibrio. Bere artelan gehienak kaleetan daude, obra publikoak egiten ditu batez ere. 

Eskertu nahi dugu arte batzordekoei egiten duten lana eta tertulia hau burutzeko egindako ahalegina. Aukera bikaina izan da artelana hau gertutik ezagutzeko eta Haurren esklabotzaren aurkako datu gehiago jakiteko. 

 

Mila esker!

 

 

 

 

Erdi Aroko Gasteiz ezagutzen

Lehen Hezkuntzako 5.mailan bisita gidatua egin dugu Gasteizen bertako monumentuak, udaletxea, kultur zentroa, muralak eta Gasteizko alde zaharrak gordetzen duen Erdi Aroko hiztoria ezagutzeko.

Asko gozatu dugu!!

Ongi etorri!

Aste batzuk pasatu dira udako oporrak amaitu eta berrizere eskolara itzuli ginela, eta jada martxan gaude!!

Aurten zuen txanda ere bada, familiak. Ausartu, animatu eta parte hartu!!

ZUEK ERE ONGIETORRIAK ZARETE!!

Ate irekiak DBHn