El alumnado de 6º en Secundaria

Los alumnos de 6º de primaria hemos hecho una visita al edificio de Secundaria para participar en diferentes talleres que nos han organizado los profesores de secundaria. 

Hemos participado en un taller de radio, en el cual hemos grabado un noticiario que nos ha quedado chulísimo.

Posteriormente hemos asistido a unas actividades de robótica, hemos manipulado unas placas y nos hemos convertido en conductores de la electricidad para una de ellas.

Por último nos hemos convertido en científicos y hemos realizado unas prácticas en el laboratorio muy interesantes.

Todo ha sido muy divertido, hemos aprendido muchísimo y nos ha encantado el edificio de secundaria. Aquí os dejamos una muestra de ello.

Más fotos

Ikasturteko azken eguna

Covid 19 dela eta ezin izan gara gure familiekin elkartu baina azken eguneko jaialdia gure ikasleekin ospatu nahi izan dugu. Egun berezia eta polita izan da. Hementze uzten dizkizuegu argazki batzuk momentuaz gozatu ahal izateko.

Mila esker eta uda on izan!!

Argazki gehiago

ZIENTZIAZ GOZATZEN

Gure ikastetxeak konpetentzietan oinarritutako metodologiaren alde apustu egin du, gure ikasleak haien ikaskuntza prozesuaren protagonista izan daitezen bultzatu nahi dugu. Horregatik, aintzat hartzen dugun konpetentziatako bat Konpetentzia Zientifikoa da. Arlo honekiko hezkidetzazko jarrera positiboa garatzeko, ezinbestekotzat jotzen dugu eskolaratzearen lehenengo urteetan ikasleek arlo honetan lehen hastapenak ematea.

Oraingo honetan 5 urteko ikasleek esperimentu errazak burutzen aritu dira, hala nola, likidoekin, pisu ezberdinekin, … Jarduera praktiko eta, era berean, dibertigarria izan da guztiontzat.

 

6.mailakoak konfinatuta baina gelan!

6.mailako ikasleak nahiz eta konfinatuta egon primeran ibili dira etxetik lan eta lan!!

ANIMO GUZTIEI!!!

ONCEko Lehiaketa

Pozik gaude IPI Sansomendin, 3. mailako ikasleek ONCEren lehiaketa irabazi berri baitute probintzia mailan. Gelan sare sozialen hainbat alderdi landu eta haien abantailak eta desabantailak aztertu ondoren, horien erabilerari buruz ikertu eta gaiari buruz hausnartu ondoren, sareen erabilera egokia sustatzeko kartel bat diseinatu behar izan zuten. Hemen duzue emaitza.

Zorionak neska-mutilak!

Taller de Prensa 2º ESO

DBHko 2. mailako ikasleok Gasteitxo - Hedabideak elkarteak antolatutako prentsa tailerrean parte hartu dugu. Kazetari bihurtu gara egu batez eta primeran pasatu dugu. Hemen utziko dizkizuegu egindako lanak.

Haur Hezkuntzako Inauteriak

Aurten ere inauteriak heldu ziren eta Haur Hezkuntzako haurrak festarako prest geunden. Oraingoan aukeratutako gaia “PIRATAK” izan da: itsansontziak, espatak, kalaberak, zapiak, katalejuak...Denok prest abordatzera!!!

Pandemia dela eta familiek ezin izan dute lagundu baina  faltan bota ditugu!!

 
 

Carnival arrived and as always, the children of Infantil were ready for the party. The theme chosen for this course was "PIRATES": ships, swords, skulls, handkerchiefs ... all on board !!

Due to the pandemic, families have not been able to help us but we have missed them!

 

Прибыл карнавал, и, как всегда, дети Infantil были готовы к вечеринке. Темой, выбранной для этого курса, была «ПИРАТЫ»: корабли, мечи, черепа, носовые платки ... все на борту !!

Из-за пандемии семьи не смогли нам помочь, но мы их упустили!

 

 

Argazkien galeria

 
 

ATE IREKIAK DBHn

Dakizuen bezala, datorren ikasturtean lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleok Sansomendiko DBHko eraikinera joango gara. Irrikaz gaude.

Urtarrilean bisita bat egin genuen DBHko etapan nola lan egiten den ezagutzeko eta primeran pasatu genuen. Hainbat jarduera egin genituen; irrati tailerrean albisteak eman genituen, laborategian fisika eta kimikako esperimentu batzuk entseatu genituen eta robotikako elementuekin praktikatu genuen. 

Hemen argazki batzuk utziko dizkizuegu, guk bezainbeste gozatzea espero dugu.

Mila mila esker!!

6.mailako ikasleak

Argazki gehiago ikus ditzakezue "Argazkiak" atalean.

PRINTZIPAL ANTZOKIKO BISITA

Urtarrilaren 20an Sansomendiko 6.mailako ikasleak Printzipal Antzokian egon ginen. Gure antzokiari buruz gauza pila bat ikasi genuen. Gure antzokia diogu Gasteizen baitago eta bene-benetan antzokia ikustera joateko aukera izanez gero, merezi duelako. Argazkiek adierazten duten bezala, BIKAIN pasatu genuen. 

Animatu zaitezte eta datorren ikasturtean aukera edukiez gero zalantzarik gabe, JOAN.

IPI Sansomendiko 6.mailako ikasleak

  /documents/3575275/4158615/Printzipal+A.4.jpg/e5d1d6fb-6fd9-fd7a-ce46-3916e6a38115?t=1612082770781 

Argazki gehiago ikus ditzakezue "Argazkiak" atalean

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25ean Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da eta IPI Sansomendiko ikasle guztiak, urtero bezalaxe,aldarrikapen horretara gehitu nahi izan ginen.

IPI Sansomendin oso argi dugu:

Moztu harreman toxikoekin !

    

Jolasean ere ikasten dugu

Otsail bukaeran, 3. mailako ikasleok Lakua gizarte-etxeko ludotekara joan ginen. Bertan lagunatasunari buruz aritu ginen STOP bullying! deituriko tailerrean.

Bertako arduradunek istorio bat kontatu ziguten eta ondoren, guk istorio horri bukaera eman behar izan genion. Horretarako, lego piezak irabilita gure gustoko egoera irudikatu behar izan genuen. Bukatzeko, beste taldeetako partaideei istorioaren bukaera azaldu genien guztion ideiak entzunda, gehiago ikasten baitugu!

 

Zientzialari apartak gara

Hiruhilabete honetan 3. mailako ikasleok oso ondo pasatu dugu zientziako klaseetan; izan ere, esperimentu eta ekintza ezberdinak egin ditugu gehiago ulertu eta hobeto ikasteko.

 

Natur Zientziak ikasgaian landareak ikasi ditugu eta landare baten hazte prozesua hausnartu dugu. Nola? Ba, oso erraza. Zapata kutxa baten barruan yogurt pote baten landatutako landare bat sartu dugu eta kutxaren goiko aldean zulo bat egin diogu. Horrela, landareak guk kutxa barruan osatutako ibildidea jarraituko du argi izpien bila.

 

Laborategian ere egon gara landareen ugalketa aparatuaren atal desberdinak ikusten. Behaketa fitxa bete dugu lorearen atalak begi-bistaz, luparekin edota mikroskopio digitalarekin behatu ondoren.

Izan ere, gauzak oso desberdin ikusten dira lente baten bitartez!!!

 

Landareak ikaragarriak dira!!!

    

 

Gasteizko udaletxea

Seigarren mailakoak, Gasteizko toki eta udal eraikin adierazgarrietan barrena ibilbidea egin ondoren, Udaletxea eta honen funtzionmendua bertatik bertara ezagutzera joan ginen.