STEAM

CPI Sansomendi IPI Ikas Komunitateak, batez ere DBHko etapak, bide luzea darama zientziaren arloan hezitzen.
Bizi garen gizartea erabat teknifikatuta daukagu eta ondorioz, zientzia eta teknologia ulertu eta garatu beharreko ezinbesteko diziplinak bihurtu zaizkigu. Zer esanik ez, ikerketan oinarritutako ikaskuntza izan behar du irakasleok irakatsi behar duguna. Hipotesian, ikerketan, plangintzan ikaskideekin eztabaidatuz, proposamen koherenteak emanez... egoera desberdinetan suertatzen diren arazoak konpontzeko estrategiak ematen dizkigu STEAM proiektuak.
Gure erronka da STEAM irakaskuntza  sustatzea  ikastetxe osoan, pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura suspertzea, alegia.
Ikasleak erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten bultzatzea, arazoak ebatziz (PBL) eta talde lanean arituz. 
STEAM eta ekintzailetza proiektuak bultzatzeko gure ildoak hauek izango dira: 
1.-ZIENTZA HEZKUNTZA PROGRAMA 
Zientza lantzeko proiektuak txertatzen dira gelan unitate guztietan esperimentuen bidez, “tutore-lagun” eta Talde Elkarreragileen hezkuntza jarduerak erabiliz. 
2.-HEZKUNTZA-ROBOTIKAKO JARDUERAK 
Proiektuak lantzen dira ikasleen arteko interakzioak  eta “tutore-lagun” saioak erabiliz. Erabiltzen diren materialak eta baliabideak etaparen arabera dira:
HH: Bee-bot, Blue-bot 
LH: Wedo 2.0, Makey-makey, Scratch
DBH: Wedo 2.0, Mbot, 3D inprimagailua, Scratch